Etapa berri bat

Txus Perez naiz, Dualian aritutakoa (Hizkuntza zerbitzuetan eta telefono bidezko interpretazioan) eta beste zenbait enpresa egitasmo ere sustatu ditut. Baikorra naiz, gertukoa eta eraman samurra. Askok diote ekintzailea naizela eta proiektuak sustatzeko gaitasuna dudala. Besteek norberaz esaten dutena ez da beti egia izaten, baina horrela definitzen nautenak... zerbait ezagutzen nau.

Proiektu ekintzaile bat martxan jartzeko asmoz nator berriz, apustua egiteko unea berriro be, abentura berri bati ekiteko prest, nire ibilbide profesionaleko hirugarrena. Edozelan ere, aurreko proiektuetan ez bezalaxe, oraingoan bakarrik arituko naiz, ez taldean. Hori bai, lagunak eta gertukoak beti ditu alboan, laguntzeko irrikaz.

Nire aurreko proiektuak heziketa arlokoak izan dira (Bikain Akademia) eta telefono bidezko interpretazio zerbitzuak (Duallia teletraducciones S.L.). Proiektu horietan ni beti aritunaiz Marketin, Bezero arreta eta Salmenta departamentuetan.

GoVent proiektuaren helburua da Marketin, Bezeroari begirako estrategia eta Salmenta zerbitzuak eskaintzea enpresa txiki eta ertainei. Denbora, pertsona gaituak edo eta aipatu arloetan ezagutza gutxi duten enpresei zerbitzua eskaintzera nator. 

GoVent egitasmoaren bitartez nire esperientzia, lan egiteko gaitasuna eta izaera berritzailea eskaintzen ditut. Eta garrantzitsuena da nire lana oso gogoko dudala. Ezagutzen nauzue hobeto. Txus Perez naiz, GoVent-eko sustatzailea.

“Nire esperientzia, lan egiteko gaitasuna eta izaera berritzailea eskaintzen ditut”